Zumaia hamaikagarren gaur Zarautzen

Ez du lan onik egin Zumaiak gaur Zarautzen, eta hamaikagarren izan da. Tiranek eta Meirak aurrea hartu diote lehen txandan, eta Arkote soilik gainditu du. Atzoko eta gaurko denborak kontuan hartuta, Zarauzko Estropadako sailkapenean hamargarren egin du Telmo Deunek. San Miguel ligako sailkapenean, hamargarren da, baina Tiran hiru puntura gerturatu zaio. Castrok irabazi du gaur ere, eta ikurriña ere bereganatu du.

Luxiak azterketa hau egin du gaurkoaz eta atzokoaz: “Gaur ondo hasi gara, baina azken bi luzeetan ezinean jardun dugu. Luze egiten zaizkigu estropadak, nahiz eta atzo azken luze ona egin. Ez dakit gu eskas gabiltzan edota besteak ikaragarri ondo dabiltzan. Astean zehar entrenamendu onak egin ditugu baina gero, bai atzo eta bai gaur, ez gara nahi bezala ibili”.

Gaurko sailkapena: http://www.ligaact.com/resultados/regata.php?idioma=euskara&Nregata=1238415879

Ligako sailkapena: http://www.ligaact.com/resultados/index.php?idioma=euskara 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude