Beste txapelketa bat lortzeko aukera

Jubenil mailako emakumezkoen batela azkarrena da. Gaur ere erakutsi dute arraunlariek hala dela. Espainiako txapelketako sailkatze estropadan, denborarik onena egin dute zumaiarrek (9.55,22). Bi txandatan banatu dituzte zortzi batelak, eta kolore gorria nagusitu da.Biharko finalean, txapelketa irabazteko lehian, beste lau ontzi hauek ere ariko dira: Chapela, Vilaxoan, Robaleira eta Amegrove . Gaurko denborak ez dira kontuan hartuko […]