Euskadiko txapeldun ere bai

Zumaiak Euskadiko batel txapelketa ere irabazi du. Emakumezkoek lortu dute balentria orain ere, jubeniletan. Talde berak aurretik Gipuzkoako liga (seniorrekin nahasian) eta txapelketa irabazi ditu aurten. 2 segundo eskas atera dizkiote Oriori.Sestaon jokatu da estropada, eta zumaiarren ordezkaritza beste bi batel hauek ere osatu dute gaur: emakumezkoetan, seniorrak laugarren izan dira (Tolosaldeak irabazi du), eta […]

Castro azkarrena San Telmo sarian

Castrok irabazi du trainerilletako 28. San Telmo saria. Orio izan da bigarren, Hondarribia hirugarren, San Pedro laugarren, Zumaia B bosgarren, Kaiku seigarren, Zumaia A zazpigarren eta San Juan zortzigarren. Lehen txandan, San Pedrok erraz irabazi dio San Juani, azken hauek lehen ziabogan kateauta gelditu baitira. Bigarrenean, herriko bi ontzien artean, Zumaia Bk ere nahikoa erraz […]