Zumaiako arraunlariak lau estropadatan ariko dira asteburuan. San Miguel ligakoek bi izango dituzte, ohi bezala. Bihar Pedreñan daukate lana, 19:00etatik aurrera. Lehen txandan aterako da Telmo Deun, ontzi hauekin batera: Tiran, Meira eta Arkote. Etzi, Plentzian dute estropada, ligako zortzigarrena, 12:00etatik aurrera. San Miguel ligako sailkapena hemen dago: http://www.ligaact.com/resultados/index.php?idioma=euskara
KAE 2koek ere bi jardunaldi beteko dituzte asteburuan. Bihar, 12:00etan, Pasaian, erlojuaren aurka jardungo dute, eta etzi, 12:30ean, Santanderren daukate hitzordua. KAE 2 ligako sailkapena hemen dago: http://www.liga-arc.com/index.php/resultados