Euskadiko onenen artean

Hirugarren postua eta podiuma. Horra Euskadiko Txapelketako emaitza, emakumezkoen batelarena. Atzo zeukaten finala, eta aurrea hartu zieten zumaiarrei San Juanek eta Hibaikak. Pasaikoek zazpi segundo lehenago bukatu zuten, eta errenteriarrek sei azkarrago. Laugarren Lutxana sailkatu zen, zumaiarrengandik sei segundo pasatxora.

legutiano-17-04-11-309.jpg 
Zumaiako seniorren batela, atzo, Legution. KLAUSSER

legutiano-17-04-11-546.jpg
Ezkerretik eskuinera, Leire Antia, Atsegin Odriozola, June Aranbarri, Irati Zubieta eta Nagore Osoro, brontzezko dominekin, atzo. KLAUSSER.

Emakumezkoekin segituz, kadeteen batela kontsolazio finalean aritu zen, eta laugarren bukatu zuen, Ondarroa, Kaiku eta Getariaren atzetik.legutiano-17-04-11-030.jpg

Kadeteen batela, atzoko estropadan. KLAUSSER.

Gizonezkoetan, jubenilek kontsolazio finala jokatu zuten, final nagusira ez baitziren sailkatu larunbateko estropadan, eta irabazi egin zuten. Elantxobe izan zen bigarren segundo eta erdira, hirugarren Tolosaldea seira, eta laugarren Ilunbe hamahirura.

legutiano-17-04-11-247.jpg 
Jubenilak, atzoko lanak bukatu eta gero. KLAUSSER

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude