Zumaia zortzigarren Pedreñan

San Miguel ligako zazpigarren estropadan, Zumaia zortzigarren izan da Pedreñan (Espainia). Lehen txandan ariu da, eta ondo irabazi die Meira, Tiran eta Arkoteri. Castrok irabazi du bandera.

Hemen sailkapena: http://www.ligaact.com/resultados/regata.php?idioma=euskara&Nregata=1238415685

Luxiak honela aztertu du gaurkoa: “Asteazkenean baino askoz lan hobea egin dugu. Estropada ona egin dugu. Haizea kontra genuela hobeto joan gara, eta alde geneukala, palada batzuk igo behar genituen. Baina gustura nago. Ea bihar ere lan ona egiten dugun. Bi egun jarraian lan ona egitea lortu nahi dugu”.

Sailkapen nagusian bederatzigarren segitzen dute: http://www.ligaact.com/resultados/index.php?idioma=euskara

Bihar, zortzigarren jardunaldia jokatuko da, Plentzian (12:00etan, ETB1), eta itsaso zabaleko lehen estropada izango da.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude