Zumaia B, hamargarren

Zumaia B hamargarren izan da KAE 2 ligako seigarren estropadan, Avilesen (Asturias, Espainia). Binaka aritu dira, erlojuaren aurka, eta zumaiarrek Santoñarekin jardun dute. Bandera Getxok irabazi du, Deustua, Santander, Santoña eta Trintxerperen aurretik. Jokin Urkidik honela aztertu du arraunlarien lana: “Azkarregi atera gara, eta makal bukatu. Lehen luzetik nahi genion Santoñari heldu, eta lortu dugu. […]

Gaur atzo baino askoz hobeto

Zumaia zortzigarren izan da San Miguel ligako seigarren estropadan, Moañan (Galizia). Lehen txanda irabazi die Tiran, Meira eta Arkoteri, eta bigarren txandan aritu den Kaikuren denbora ere ondu du. Sailkapen nagusian bederatzigarren da, 26 punturekin. San Pedrok irabazi du bandera. Luxia atzo baino gusturago zegoen arraunlarien lanarekin: “Estropada polita egin dugu. Gaur, behintzat, arraunean eginda […]

Zumaia bigarren Orion

Emakumeen estropada jokatu da gaur Orion, Bixiguaren Bandera, eta Zumaia bigarren izan da (12.01,64). Getaria-Tolosak irabazi du (11.39,59). Hirugarren Astillero izan da (12.18,85), eta laugarren, Hondarribia (12.41,83). Irati Manzisidorrek azterketa hau egin du: “Arraunean ez dugu ondo egin, baina postu ona lortu dugu. Itsaso txarra zegoen, eta denei egin digu kalte. Getaria-Tolosa beste maila batean […]

Luxia: “Oso gaizki ibili gara, aurreko larunbatean bezala”

Zumaiak ez du lan onik egin gaur, San Miguel ligako bosgarren estropadan Moañan (Galizia). Hamargarren sailkatu da, lehen txandan bigarren egin eta gero, Tiranen atzetik eta Meira nahiz Arkoteren aurretik. Castrok eraman du bandera. Luxiak honela aztertu da bere arraunlarien lana: “Oso gaizki ibili gara, aurreko larunbatean bezala. Nahi eta ezin. Ez dakit zer ari […]

Zumaia lau estropadetan asteburuan

Zumaiako Arraun Elkarteko arraunlariek lau estropadetan hartuko dute parte asteburuan. Hauek dira hitzorduak: -bihar, 16:30ean, Orion, emakumeen estropada, Euskotren ligatik kanpokoa [16:30ean, ETB SATen eta 19:30ean, ETB 1en (diferituan)]. Parte-hartzaileak: Astillero, Getaria-Tolosa, Hondarribia eta Zumaia. -bihar, 18:00etan, Moañan (Galizian), San Miguel ligako bosgarren estropada (18:00etan, ETB 1en). Zumaia lehen txandan aterako da, Tiran, Meira eta […]

Zumaia B bederatzigarren Donibane Lohizunen

KAE 2 ligak laugarren estropada izan du gaur Donibane Lohizunen (Lapurdi), eta Zumaia B bederatzigarren sailkatu da. Bigarren txandan atera da Telmo Deun, eta hirugarren bukatu du, Santoña eta Santanderren atzetik eta Getxoren aurretik. Bandera Deustuak irabazi du. Sailkapen nagusian, zumaiarrak zortzigarren daude, 28 punturekin. Hemen daude sailkapenak: http://www.liga-arc.com/index.php/resultados Hurrengo estropada datorren igandean dute, Trintxerpen, 12:00etan. […]

Zumaia bosgarren Portugaleten, oso lan ona eginda

San Miguel ligako bigarren estropada oso ona izan da zumaiarrentzat. Bosgarren izan dira. Oso estropada ona egin dute, eta kale zozketan izandako zorte ona baliatu egin dute. Bigarren txandan aritu da Telmo Deun, laugarren kaletik, eta bigarren egin du, Urdaibairen atzetik, eta Orio nahiz Zarautzen aurretik. Bandera San Pedrok irabazi du, San Miguel ligan lortzen […]

Zumaia, ondo, zortzigarren izan da Bilbon

San Miguel ligako lehen estropada jokatu da Bilbon gaur arratsaldean, eta Zumaia zortzigarren izan da. Lan ona egin dute arraunlariek, eta segundo pasatxogatik ez dira seigarren izan, oso gertu izan dituztelako Zarautz (seigarren) eta Urdaibai (zazpigarren). Bigarren txandan atera da Telmo Deun, eta denbora txarrena egin du, baina Hondarribiak eta Pedreñak zazpi segundo soilik atera […]

Zumaia B, bihar Donibane Lohizunen

KAE 2 ligako laugarren estropada jokatuko da bihar Donibane Lohizunen (Lapurdi). Hantxe izango da Zumaia B. 11:30ean ekingo zaio, eta ohiko moduan jokatuko da. Lehen txandan Raspas eta Lutxana aterako dira; bigarrenean, Hibaika, Luanco eta Kaiarriba; hirugarrenean, Santoña, Getxo, Zumaia B eta Santander; laugarrenean, Mundaka, Deustua, Colindres eta Trintxerpe. Sailkapen nagusian seigarren dira zumaiarrak, 22 […]

Gaur ekingo dio Zumaiak San Miguel ligari

Gaur arratsaldean hasiko da San Miguel liga, Bilbon. 18:00etan da estropada (ETB 1), eta erlojuaren aurka ariko dira hamabi traineruak, hiru txandatan banatuta. Hurrenkera honetan aterako dira: Arkote, Meira, Kaiku eta Tiran; Zumaia, Hondarribia, Pedreña eta Zarautz; San Pedro, Orio, Castro eta Urdaibai.   Bihar jokatuko da ligako bigarren estropada, Portugaleteko eremu bihurrian, kaleen artean sekulako aldea […]