Trainerilla estropada ikusgarria, igandean herrian

Ohi bezala, aurten ere jokatuko da trainerilla estropada santelmoetan. 28. ekitaldia izango da igande honetakoa. Denboraldiko aurrenekoa izango da aurtengoa, gainera. 18:30ean hasiko da, eta zortzi ontzik hartuko dute parte, lau txandatan banatuta. Zehaztuta daude txandak:1. San Juan-San Pedro. 2. Zumaia A-Zumaia B.                     3. Hondarribia-Orio. 4. Castro-Kaiku. Iaz, Zarautzek irabazi zuen.Bukatzeko, ohar hau besterik ez: estropadari enbarazu ez egiteko, debekatuta egongo da kirol portutik ontziak ateratzea 17:00etatik aurrera.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude