Bi ontziak Gipuzkoako Txapelketako finalera

Emaitza onak lortu dituzte zumaiarrek gaur, Gipuzkoako Txapelketako lehen jardunaldian. Emakumezkoak eta gizonezkoak biharko finaletan aritzeko sailkatu dira. Mutrikun lehiatu dira gaur, eta emakumeek hirugarren egin dute (15.57,07), Getaria (15.40,64) eta San Juanen atzetik (15.44,25). Tolosaldeak ere finalean jardungo du gaur. Gizonezkoetan,  laugarren egin dute zumaiarrek (13.50,76), Orio (13.34,19), San Pedro (13.39, 36) eta Hondarribiaren atzetik (13.46,56). Lau ontziok lehiatuko dira bihar goizean Mutrikun (11:30ean), txapelketa jokoan daukatela.Ligako azken jardunaldirako puntuagarria ere bazen gaurko estropada. Azken sailkapenetan, emakumezkoetan, Zumaiak bigarren bukatu du erregulartasunaren lehiaketa, Getariaren atzetik, eta gizonezkoek laugarren, San Pedro, Orio eta Hondarribia aurretik dituztela.Gaurko emaitzak eta Ligako sailkapenak, hemen: http://www.kirolak.net/eu/detalle_noticia.asp?volver=1&id=276&deporte=todos&iddeporte=remo

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude