Zaildu egin zaio kanporaketan sartzea

Zumaia B laugarren izan da gaur, Castron (Espainia), KAE 2 Ligako estropadan. Santoñak irabazi du, Portugalete eta Getariaren aurretik, eta hain zuzen, hiru talde horiek dauzka Zumaia Bk aurretik Ligako sailkapenean. Ondorioz, zaildu egin zaio KAE 1era igotzeko kanporaketan sartzea (bigarrenak eta hirugarrenak jokatuko dute; lehena zuzenean igoko da); orain, Santoña bigarrenak sei puntu ateratzen dizkio, eta Getaria hirugarrenak bat. Gaur, lau ontziak aritu dira azkeneko txandan.Hiru estropada gelditzen dira Liga amaitzeko: datorren zapatuan Erandion, abuztuaren 28an, Colindresen (Espainia), eta 29an, Santoñan (Espainia).Gaurko sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/regata/74/xxxviii-bandera-ciudad-de-castro-iv-mem.-avelino-ibaez

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude