Azken luzea kenduta…

Zumaia hamargarren izan da gaur Castron (Espainia), San Miguel Ligako azken hirugarren estropadan. Lehen txandan aritu da, eta aurreneko hiru luzeetan txukun ibili da. Baina azken luzean segundoen zama handitzen joan zaio, eta azkenean, Kaikuk 29 segundo kendu dizkio, eta Hondarribiak 20. Zarautz izan da txandako azkena, zumaiarrengandik 43 segundora. Bigarren txandan aritu den Astillero gelditu da hamaikagarren. Castrok irabazi du bandera, Ligako lehen garaipena lortuz. Orain, bi asteburuko geldialdia egongo da Kontxako Bandera jokatzeko, eta irailaren 18an eta 19an izango da azken asteburua, Bermeon zapatuan, eta Portugaleten igandean. Hantxe egin beharko du Zumaiak kale edo bale, orduan izango baita kanporaketa. Aurkariak Santurtzi, Camargo (KAE 1 Ligako lehen biak), Amegrove eta Meira (Galiziako Ligako lehen biak) izango dira, baina galiziarrek parte hartuko duten ez dute baieztatu. Bi egunetan puntu gehien pilatzen duten bi ontziak ariko dira datorren denboraldian San Miguel Ligan.Gaurko sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/resultados/ver.php?id=eu&r=1269259924Ligako sailkapena: http://www.ligasanmiguel.com/index.php?id=eu

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude