Euskotren ligako lehen estropadak ditu asteburuan Zumaia Salegi Jatetxeak

Euskotren liga bihar hasiko da Pedreñan, eta etzi izango du bigarren jardunaldia Donostian. Zumaia Salegi Jatetxea bertan ariko da. Zumaiarrek lekua dute liga jokatuko duten lau ontzien artean, iazko garailea delako. Beste hiru ontziak zein diren biharko eta etziko estropadetan zehaztuko da.

Erlojuaren aurka ariko dira bi egunetan, banaka, eta puntu gehienak batzen dituzten hiru ontziak (Zumaiaren lana kontuan izan gabe) ariko dira Euskotren ligan. Bi estropadak sailkatze estropadak izanagatik ere, ligarako puntuagarriak izango dira.

Pedreñakoa 18:30ean hasiko da, eta Donostiakoa 12:00etan. Bietan egongo da bandera jokoan.

Hauek dira parte hartuko duten ontziak: Zumaia Salegi jatetxea, San Juan, Hibaika, Orio, Bizkaia, Zarautz, Hondarribia eta Santoña.

Gipuzkoako ligari joan zen igandean ekin zitzaion Pasaian, eta Zumaia Salegi jatetxeak irabazi zuen.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude