Zumaiako 28. Ikurriñaren aurkezpena asteazkenean izango da

San Miguel liga Zumaian izango da datorren igandean. Egutegiko 11. estropada da, eta 12:00etan hasiko da, Euskotren ligako estropadarekin. Aurkezpena datorren asteazkenean egingo da, 12:00etatik aurrera Algorri Interpretazio zentroan. Ekitaldi horretan, datorren larunbatean jokatuko den beste estropada baten berri ere emango da; Zumaian lehen aldiz jokatuko da halako estropada bat, eta beteranoena izango da. Zehaztasun […]

Bi estropada on

Zumaiak asteburu ona osatu du San Miguel ligan. Bi estropada on eginez, taldearengan konfiantza eduki behar dutela erakutsi dute arraunlariek eta Xanti Zabaleta entrenatzaileak. Pasaian, atzo, azken-aurreko izan ziren erlojuaren aurka. Postuak ez du gauza handirik esaten, baina egindako lanak bai. Ondo egin zuten lana, eta txandako garaile Pedreñak bost segundo eskas atera zizkien, eta […]

Bi bandera gehiago Zumaia Salegi Jatetxeak

Zumaia Salegi Jatetxeak irabazten segitzen du. Jokatu dituen estropada guztietan izan da azkarrena, eta asteburuko biak ez dira salbuespena izan. Atzo Pasaian, eta gaur, Orion, atzea erakutsi die aurkari guztiei. Euskotren ligako estropada izan da Oriokoa, nagusi izan dira zumaiarrak. Lehen luzearen erdialdera hartu dute burua, eta pixkanaka aldeak handituz joan dira. Hala ere, ziabogan […]