Zortea ere etsai

Zumaiak azkena egin du gaur Donostian, San Miguel ligako zazpigarren estropadan. Zorte txarrak eraman du azkeneko lekura, hiru arraun hautsi zaizkielako arraunlariei estropadan zehar. Eta ordezko arraun bakarra eramaten denez ontzi barruan, bi arraunlari gutxiagorekin egin behar izan dute arraun azken luzean. Aurretik, bigarren luzearen erditik aurrera arraunlari bat gutxiagok egin du arraun, orduan hautsi direlako bi arraun.

Estropada ona ari ziren egiten zumaiarrak matxurak hasi diren arte. Bigarrengo lekua lortzeko borrokan ari ziren Castreñarekin, eta Pedreña atzean zebilen. Baina gero gertatu da gertatu den guztia, eta ezin azkeneko lekuari ihes egin.

Atzo, Pedreñan, azken-aurreko izan zen Telmo Deun; Castreña utzi zuen atzean.

Sailkapen nagusian ere azken-aurreko da Zumaia. Castreña azkenari hiru puntu kentzen dizkio, eta Pedreña bost puntu aurretik dauka.

Hurrengo estropada asteazkenean du Zumaiak: Gipuzkoako txapelketa, Donostian (18:30).

San Miguel ligako hurrengo bi estropadak Pasai Donibanen eta Orion izango dira, larunbatean eta igandean, hurrenez hurren.

 

 

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude