Zazpigarren

Zumaia zazpigarren izan zen atzo Gipuzkoako txapelketan, Donostian. Bigarren txandan atera zen Telmo Deun, alboan KAE 1 ligako Trintxerpe, Getaria eta Donostiarra zituela. Hirugarren egin zuen txandan.

Ondo hasi zuen lana Zumaiak, eta lehen ziabogan aurretik zen. Baina bigarren luzean ez zuen asmatu, eta azkena heldu zen bigarren ziabogara. Hirugarren luzean, Donostiarra gainditu zuen, eta bukaeran ere halaxe sartu zen, donostiarren aurretik. Trintxerpek irabazi zuen txanda, Getariaren aurretik.

Oriok irabazi zuen txapelketa, San Pedroren eta Hondarribiaren aurretik.

Txapelketako sailkapena

Txapelketako argazkiak

San Miguel liga, asteburuan

Zumaiarren hurrengo bi estropadak San Miguel ligakoak izango dira. Larunbatean Pasaian (18:00), erlojuaren aurka, eta igandean Orion (12:30). Zortzigarren eta bederatzigarren jardunaldia dira. Zumaia azken-aurreko da sailkapenean.

Ligako sailkapena

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude