Zumaia Salegi jatetxea Euskadiko Txapelketan

Euskadiko traineru txapelketa jokatuko da bihar Lekeition (18:00, ETB), eta Zumaia Salegi jatetxea han izango da. Emakumezkoetan, bi txanda daude aurreikusita, izena ematea libre delako. Hau da, ez da gizonezkoetan bezala antolatuta egongo txapelketa. Hauen kasuan, herrialdeko txapelketetan lehen lau postuetan sartu behar izaten da Euskadikoan parte hartzeko, baina emakumezkoen kasuan ez, libre baita.

Zumaia Salegi jatetxea denboraldi bikaina ari da egiten. Makina bat bandera irabazi du, eta lider da Gipuzkoako ligan eta Euskotren ligan. Gipuzkoako txapelketa ere irabazi zuen. Igandean, Zumaian bertan lehen aldiz irabazi eta gero, moralez eta konfiantzaz gainezka daude biharkoari begira.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude