Zumaiako I. estropada jokatu zuten atzo beteranoek. Zortzi ontzi aritu ziren lehian, eta Tiran izan zen onena.
Zumaiak aurreneko estropada zuen beteranoetan, sortu berria baita taldea. Oso lan ona egin zuten, laugarren izan baitziren. Lehen txanda aise menderatu zuten. Fortuna-Donosti, Deustu-Lutxana-Sestao eta Zarautz azpiratu zituen.
Bigarren txandan, Tiranek irabazi zuen, Zierbena, Arkote eta Getxoren aurretik.
Bigarren txandan, Tiranek ez zuen epaileak emandako agindua bete, ez baitzen bere kaletik sartu helmugan, bi luzeak osatu eta gero. Baina Zierbenakoek, bigarren sailkatuek, epaileari esan zioten emateko bandera galiziarrei, bien arteko aldea izanik ez zelako erabakigarria izan bere kaletik sartu ez izana Tiran.
Hauxe sailkapena:
1. Tiran 10.54,13
2. Zierbena 11.12,82
3. Arkote 11.23,63
4. Zumaia 11.26,14
5. Getxo 11.26,76
6. Fortuna 11.52,06
7. Deustu 12.00,20
8. Zarautz 12.36,18
Beteranoen estropadako argazkiak