Bi ontzi Gipuzkoako Trainerilla Txapelketako finaletara

Gizonezkoen bi trainerillak, jubenilena eta seniorrena, Gipuzkoako Trainerilla Txapelketako finala jokatzeko sailkatu dira gaur arratsaldean Mutrikun. Bihar izango da estropada, leku berean, 10:30etik aurrera. Emakumezkoetan, seniorren ontzia finaletik kanpo gelditu da. Jubenilek irabazi egin dute gaur, eta biharko lehiakideak San Pedro, Getaria eta San Juan izango ditu. Seniorrak laugarren izan dira, San Pedro, Hondarribia eta […]

Jubenilek, gaur bai

Trainerilletako Gipuzkoako Ligako azken estropada jokatuko da goizean Donibane Lohizunen, eta Zumaiak hiru ontzi eraman ditu: gizonezkoetan, Ligan, jubenilena eta seniorrena, eta emakumezkoena, bakarra, Ligakoa hau ere. Jubenilek irabazi egin dute, atzoko arantza ateratzea lortuz (atzo Getariak aurrea hartu zien). Gaur nagusi izan dira, eta getariarrei hamazazpi segundo pasako aldea atera diete.Gizonezkoen beste ontzia, seniorrena, […]

Federazio Kopan, aurrena

Gipuzkoako trainerillak beste estropada batean izan dira gaur arratsaldean Getarian, eta zumaiarren artean, Federazio Kopako ontziaren lana da nabarmendu beharrekoa beste guztien gainetik: irabazi egin du. San Juan B baino hamar segundo azkarragoa izan da Zumaia B. Ligari dagokionez, eta gizonezkoekin segituz, seniorretan seigarren izan da Zumaia. San Juan, Hondarribia, San Pedro, Zarautz eta Getaria […]

San Telmo zozketako zenbaki saritua: 10.923

Zozkatu da San Telmo zozketako zenbaki saritua gaur arratsaldeko estropada amaitu eta segituan, eta saria 10.923 zenbakiaren jabeari egokituko zaio. Azalduko ez balitz hamabost eguneko epean, ordezko zenbaki saritua hauxe da: 11.258. Zenbaki irabazlearen jabeak arraun elkartetik igaro behar du, edo telefono zenbaki honetara deitu: 639769361.

Urdaibai azkarrena San Telmo Sarian

Oso goi mailakoa izan da trainerilletako San Pedro Saria, ontzien mailaren arabera aurreikusten zen bezala, eta azkenean, Urdaibai izan da azkarrena. Zazpi klubak TKE ligako klubak izan dira; azken orduan etorri ez den Hondarribia Castrok ordezkatu du. Oso lehia ederra izan da lau txandetan, eta zale ugarik gozatu ahal izan dute estropadaz.Lehen txandan Urdaibaik erraz […]

Jubenilak lehenen gaur ere

Gipuzkoako Trainerilla Ligako seigarren estropada jokatu dute gaur goizean Pasai San Pedron, eta Zumaiako jubenilak nagusi izan dira gaur ere, atzoko emaitza bera lortuz. Hiru segundora gelditu da San Pedro, eta 11ra Getaria A. Gizonezkoen beste ontzia, seniorrena, zazpigarren izan da Ligan, San Pedro irabazletik minutu eta hogeita hamahiru segundora. Federazio Kopan Zumaia C izenarekin […]

Trainerilla onenak ikusteko aukera, gaur

Ohitura bilakatu da santelmoetan trainerilla estropada jokatzea, eta aurten ere hitzordua daukate arraun zaleek, Zumaiako Arraun Elkarteak antolatuta. Eta ez nolanahikoa. Izan ere, gaur, TKE Ligako Euskal Herriko klubak lehiatuko dira Urola ibaian. 18:30ean hasita, zortzi ontzi izango dira uretan: Urdaibai, Kaiku, Hondarribia, San Juan, San Pedro, Orio,  Zumaia A eta Zumaia B. Euskadiko Txapelketaren […]

Jubenilek irabazi, eta beste hiru bigarren

Emaitza onak lortu zituen Zumaiak atzo, Gipuzkoako Trainerilla Ligako beste estropada batean. Hondarribian lan ederra egin zuten. Izan ere, bost ontzi izan ziren uretan, eta lau aurreneko bi postuetan sartu ziren. Gizonezkoetan, jubenilak izan ziren onenak bere mailan. Seniorretan, bigarren izan zen Ligako ontzia, Hondarribiatik ia bi segundo eskasera, eta Federazio Kopan ere bigarren bukatu […]

Asteburuko estropadetako emaitzak

Gipuzkoako Trainerilla Ligan, senior gizonezkoetan, larunbatean, Zumaia laugarren izan zen, eta igandean, zortzigarren. Gipuzkoako Trainerilla Ligan, jubenil gizonezkoetan, Zumaia nagusi larunbatean eta igandean. Gipuzkoako Trainerilla Ligan, senior emakumezkoetan, Zumaia larunbatean bigarren izan zen, eta igandean, hirugarren. Gipuzkoako Federazio Kopan, senior gizonezkoetan, larunbatean nagusi izan Zumaia. Igandean ez zen atera. Espainiako Batel Txapelketan, senior emakumezkoetan, Zumaia […]