Zumaia azken-aurreko gaur ere

San Miguel Ligako hirugarren jardunaldiak ez du berrikuntzarik ekarri Zumaiara. Gaur ere azken-aurreko izan da, Pedreñan (Espainia). Lehen txandan jardun du, eta aurretik sartu zaizkio Kaiku eta Tiran;  Zarautz utzi du atzean, baina lehen bi estropadetan baino gertuago egon dira zarauztarrak. Dena dela, aurreko asteburuan baino hobeto egin dute arraunean, nahiz eta azken luzean ordura […]

Zumaia B zortzigarren Getxon, ezohiko estropadan

Zumaia B goiko lekuetatik besteetan baino urrunago ibili da gaur. Getxon izan dute estropada, KAE 2ko laugarrena, eta zortzigarren sailkatu da. Kaleek eta eguraldiak erabat baldintzatu dute estropada, eta zumaiarrei mesede handirik ez die egin. Gainera, hiru segundoko zigorra ere jarri diete epaileek, hirugarren ziabogan arauen bat hausteagatik. Portugaletek irabazi du, Mundaka eta Zarautzen aurretik. […]