Egun txarra

Ez du asmatu Zumaia Bk Zarautzen, gaur eguerdian. KAE 2 Ligako estropada jokatu da, eta bederatzigarren sailkatu da, goiko postuetatik urrun. Gaizki hasi eta gaizki bukatu du itsaso nahasian. Azken txandan jardun du, Portugalete, Getaria eta Santoñarekin, eta espainiarrak bakarrik utzi ditu atzean; aldiz, beste biek alde handia atera diote. Portugaletek irabazi du estropada (22.19,65), Getaria izan da bigarren (22.24,33) eta Colindres hirugarren (22.37,11). Zumaiarren denbora hau izan da. 23.15,04.Ligako sailkapenean eragina izan du hain atzean sailkatu izanak, eta hirugarren postua galdu du Zumaia Bk. Laugarren da 157 punturekin, eta Getariak ere beste horrenbeste ditu, 157, hirugarren postuan.Bihar aukera izango dute gaurkoa iraultzeko, Castron (Espainia), 18:00etan.Gaurko sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/regata/73/bandera-de-zarautzLigako sailkapena: http://www.liga-arc.com/eu/regata/73/bandera-de-zarautz

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude