Helburua parez pare

Denboraldiko asteburu garrantzitsuena izango da datorrena Zumaia B-rentzat. KAE 2 Liga amaituko da zapatuko eta igandeko estropadekin, eta sailkapena orain dagoen bezala, zumaiarrek KAE 1era igotzeko kanporaketa jokatuko lukete iraileko aurreneko asteburuan (irailaren 4an Portugaleten, eta irailaren 5ean Zumaian bertan). Portugalete da lider 208 punturekin, eta okerrik ez dela lider amaituko du; horrenbestez, zuzenean igoko da. Bigarren Santoña da, 191 puntuz, Zumaia B hirugarren 187rekin, eta Getaria laugarren 181ekin. Hiruren artean egongo da bi postu lortzeko lehia; hain zuzen, kanporaketa jokatzeko aukera ematen duten bi postuak. Larunbatean, Colindresen (18:30ean), erlojuaren aurka ariko dira, banaka. Igandean ere (Santoñan, 12:30ean) erlojua izango dute aurkari, baina binaka jardungo dute, hango eremuko kaleen aldea gutxitze aldera. Bi estropadak ibaian dira.Joxe Enrike Manterola entrenatzailea ilusioz gainezka da, arraunlariak bezala. Astero www.impulsofijo.com wegbgunean idazten duen analisian, oso garbi utzi du zein den helburua: “Igotzeko kanporaketa jokatu nahi dugu”. Igandeko lanari dio beldur gehiago, “Santoñan beti daudelako kaleen arteko aldeak, nahiz eta bi kaletara jokatu. Pena litzakete zorteak erabakitzea Ligako sailkapena”. Iritsi da kale edo bale egiteko ordua. Zumaiarrek parez pare dute helburua, eta gauzatuko balute, sekulako arrakasta litzateke igoerako kanporaketa hori jokatzea KAE 1 Ligako azken biekin (momentuz, estropada baten faltan, Trintxerpe eta Busturialdea dira bi azkenak, baina Getxo ere arriskuan da).kae2-mundaka.jpgZumaia B Mundakako estropadan. KLAUSSER.

Leave a comment

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude