Bihar, Gipuzkoako txapelketara

Zumaiako bi ontziak Gipuzkoako txapelketan izango dira bihar. Donostian da estropada, 18:30ean. Emakumezkoek ekingo diote lanari, bi txandetan banatuta: aurrenekoan Hondarribia eta Orio lehiatuko dira; bigarrenean, San Juan, Zumaia Kiroljokoa eta Getaria-Tolosa. Gero hasiko dira gizonezkoak lanean. Hiru txanda jokatuko dituzte: lehenengoan, Hibaika eta Getaria ariko dira; bigarrengoan, Zarautz, Donostiarra eta Orio; eta hirugarrenean, San […]

Zumaia Kiroljokoa, bigarren eta banderatik oso gertu

Estropada polita egin du Zumaia Kiroljokoak herrian, Gipuzkoako ligako bigarren estropadan. Oso gertu izan du bandera, baina Getaria-Tolosa bi segundo pasa azkarragoa izan da. Hirugarren San Juan sailkatu da hiru segundo eta erdira. Erlojuaren aurka jardun dute sei ontziek, eta hiru horien artean egon da bandera. Ziaboga bakarrera heltzerako, Orio, Bizkaia eta Hondarribia (ziaboga estriborretik […]

Gaur azkenaurreko, baina Galiziako balorazioa, ona

Aurtengo San Miguel ligan egin duen posturik txarrena egin du Zumaiak: azkenaurreko izan da, 11. Galiziako bigarren estropada ez da ona izan emaitzari begiratzen bazaio. Atzoko leku berean egin dute arraun, Moañan, eta haizeak eta marea aldaketak goitik behera baldintzatu dute kirolarien lana; batzuei mesede egin die, besteei kalte. Zumaia egon da kaltetuen artean. Bigarren […]

Zumaia Kiroljokoa herritarren aurrean, bihar

Gipuzkoako Ligako bigarren estropada jokatuko da bihar arratsaldean, Zumaian. 18:00etan hasita, sei traineru ariko dira lehian, erlojuaren aurka; irteera-ordena hau izango da: Hondarribia, Orio, Bizkaia, Zumaia Kiroljokoa, San Juan eta Getaria-Tolosa. Bigarren estropada da biharkoa. Aurrenekoan, Getaria-Tolosa izan zen azkarrena, San Juan bigarren eta Zumaia Kiroljokoa hirugarren. Etxekoak, zaleen laguntzarekin, saiatuko dira gorantz egiten. Getariarrak […]

Gaur ere maila onean

Zortzigarren izan da gaur Zumaia, San Miguel ligako bigarren estropadan. Bilbon aritu dira arraunean, baldintza aldrebesetan: ur gutxirekin eta haize indartsuarekin. Ondorioz, gaur ere, atzo Camargon gertatu zen bezala, aldeak egon dira txanda batetik bestera. Eta Zumaiari mesede gutxi egin dio gorabehera horrek. Erlojuaren aurka jardun dute, eta halako baldintzak egonik, erreferentzia jatorrak txandako lehiakideen […]

Zumaia Kiroljokoa bigarren bagoian Euskotren ligako lehen estropadan

Bigarren izan da Zumaia Kiroljokoa Camargon (Espainia), Euskotren ligako lehen estropadan. Galizia izan da azkarrena, hamahiru segundo atera dizkio Zumaiari eta berrogeita bi Oriori. Ligako A multzoko estropada izan da gaurkoa. Lehen luzean berdinduta joan dira Galizia eta Zumaia, baina bigarren eta azken luzean, erraz nagusitu zaio Galizia. Zumaia laugarren kaletik joan da, eremuko txarrena […]

Zumaia dotore Camargon: seigarren

Lan ederra egin dute arraunlariek gaur Camargon (Espainia), San Miguel ligako aurreneko estropadan. Seigarren izan dira, eta emaitza oso ona da. Azkeneko txandan lehiatu dira, eta hirugarren egin dute, Urdaibai (estropadako garailea) eta Pedreñaren atzetik, eta Castroren aurretik. Oilarren artean bikain moldatu da Telmo Deun. Xanti Zabaleta entrenatzaileak balorazio hau egin du: “Emaitza oso positiboa […]

Zumaia Kiroljokoa hirugarren

Gipuzkoako Liga hasi da gaur Pasai Donibanen, eta Zumaia Kiroljokoa hirugarren sailkatu da. Getaria-Tolosak irabazi du, eta sanjuandarrek bukatu dute bigarren. Laugarren Bizkaia izan da (Lutxanako kluba da), eta bosgarren Orio. Bigarren txandan atera dira zumaiarrak, irabazlea eta etxekoa txandakide zituztela. Indartsuenak dira hirurak, eta batera aritzea egokitu zaie. Baina eremua berezia denez, Getaria-Tolosa eta […]

Zumaia Kiroljokoa, bihartik Gipuzkoako ligan

Bihar hasiko da emakumezkoen Gipuzkoako liga, eta hantxe izango da Zumaia Kiroljokoa. Pasai Donibanen jokatuko dute aurreneko estropada, 17:00etan hasita. Ligan beste bost klub ariko dira arraunean zumaiarrekin batera: Getaria-Tolosa, Orio, San Juan, Hondarribia eta Lutxana. Bizkaiko kluba gonbidatua da, estropada denetan hartuko du parte, baina ez da liga irabazteko lehian sartuko. Sei estropada jokatuko […]