Etzi egingo da arraunlarien aurkezpena

Azken urteetako ohiturari segituz, Zumaiako Arraun Elkarteak traineru denboraldia hasi aurreko aurkezpena egingo du etzi, ostiralean. 19:00etan izango da, Pulpo elkartearen eta Oxforden tartean dagoen plazatxoan. Aurten, bi traineru izango dira uretan: gizonezkoena, San Miguel ligan ariko dena, eta emakumezkoena, Euskotren ligan eta Gipuzkoako ligan ariko dena.San Miguel liga larunbatean hasiko da, Bordelen (Frantzia), puntuagarria […]

Eman da San Telmo zozketako saria

Zumaiako Arraun Elkartean santelmoetan baitan urtero antolatu ohi duen zozketak badu sariduna: Ipar Larzabal. Berea da 11.258 zenbakia. Hori izan zen zozketan atera zen ordezko zenbakia, eta lehen zenbakiaren jabea azaldu ez denez, bigarrenari eman zaio saria. Endañeta Zumaiak eta Hiru Ezkurrek jarritako produktuekin osatutako otarra egokitu zaio, elektrodomestikoak eta jakiak, hain zuzen. Luis Mari […]

Bosgarren Telmo Deun Mutrikun

Zumaia onenen artean izan da gaur, Mutrikuko traineru estropadan: bosgarren egin du. Bere txandan aise menderatu ditu Santurtzi eta Zarautz. Urdaibaik irabazi du, San Juan izan da bigarren, Kaiku hirugarren eta Hondarribia laugarren. San Miguel Ligako beste bi aurkariak, San Pedro eta Orio, atzean utzi dituzte zumaiarrek. Xanti Zabaleta entrenatzaileak balorazio hau egin du gaurko […]

Telmo Deun uretan eta lehian, bihar Mutrikun

Badator San Miguel Liga (ekainaren 18an hasiko da Bordelen), eta bihar, traineru egutegian leku berezia duen estropada jokatuko dute: Mutrikuko 12. Ikurriña. Denboraldi-aurreko estropada garrantzitsuenetakoa izaten da, eta bertan ariko da Telmo Deun, beste 16 ontzirekin batera. 17:00etan jokatuko da.Zazpi txandetan banatu dituzte parte hartzaileak. Lehen lau txandetan erlojuaren aurka lehiatuko dira binaka: Ilunbe eta […]

Bigarren eta hirugarren Euskadiko TrainerillaTxapelketan

Atzo jokatu ziren Euskadiko Trainerilla Txapelketako finalak Plentzian, eta zumaiarrek ezin izan zuten banderarik dantzatu. Emakumezkoetan, seniorrak hirugarren izan ziren, eta gizonezkoetan, jubenilak bigarren. Emaitza batetik bestera aldea egon zen. Emakumezkoen ontziak ez zuen aukerarik izan estropadaren lehian sartzeko, eta hasieratik ibili ziren burutik urrun. Getariak irabazi zuen, eta 17 segundoko aldea egon zen garaileen […]

Gipuzkoako Txapelketan eta Ligan, bietan onenak

Handia egin dute Zumaiako jubenilek trainerilletan: Gipuzkoako Txapelketa eta Liga irabazi. Atzo jokatu zen Txapelketa Mutrikun, eta aise bereganatu zuten herrialdeko bandera Jon Larrañagak prestatzen dituen arraunlariek. San Pedrori hamahiru segundo atera zikioten, hogeita bi Getariari, eta minutua eta hamar segundo San Juani. Estropada bukatu eta garaipena ospatzen zumaiarrak. KLAUSSER Ligan ere nagusi izan dira. […]

Bi ontzi Gipuzkoako Trainerilla Txapelketako finaletara

Gizonezkoen bi trainerillak, jubenilena eta seniorrena, Gipuzkoako Trainerilla Txapelketako finala jokatzeko sailkatu dira gaur arratsaldean Mutrikun. Bihar izango da estropada, leku berean, 10:30etik aurrera. Emakumezkoetan, seniorren ontzia finaletik kanpo gelditu da. Jubenilek irabazi egin dute gaur, eta biharko lehiakideak San Pedro, Getaria eta San Juan izango ditu. Seniorrak laugarren izan dira, San Pedro, Hondarribia eta […]

Jubenilek, gaur bai

Trainerilletako Gipuzkoako Ligako azken estropada jokatuko da goizean Donibane Lohizunen, eta Zumaiak hiru ontzi eraman ditu: gizonezkoetan, Ligan, jubenilena eta seniorrena, eta emakumezkoena, bakarra, Ligakoa hau ere. Jubenilek irabazi egin dute, atzoko arantza ateratzea lortuz (atzo Getariak aurrea hartu zien). Gaur nagusi izan dira, eta getariarrei hamazazpi segundo pasako aldea atera diete.Gizonezkoen beste ontzia, seniorrena, […]