Euskadiko onenen artean

Hirugarren postua eta podiuma. Horra Euskadiko Txapelketako emaitza, emakumezkoen batelarena. Atzo zeukaten finala, eta aurrea hartu zieten zumaiarrei San Juanek eta Hibaikak. Pasaikoek zazpi segundo lehenago bukatu zuten, eta errenteriarrek sei azkarrago. Laugarren Lutxana sailkatu zen, zumaiarrengandik sei segundo pasatxora.   Zumaiako seniorren batela, atzo, Legution. KLAUSSER Ezkerretik eskuinera, Leire Antia, Atsegin Odriozola, June Aranbarri, […]

Onenak berriz ere Federazio Kopan; Ligan bosgarren

Atzo jokatu zen Mutrikun Gipuzkoako Trainerilla Ligako bigarren estropada, eta zumaiarren emaitzak ez ziren bezperan bezain biribilak izan, bi ontzi nagusien lana kontuan hartzen bada, behintzat. Izan ere, larunbateko lana berdindu zuen Zumaia Bk, berriz ere aurrena eginez Federazio Kopan, baina Ligako ontzia bosgarren posturaino atzeratu zen, larunbatean bigarren egin eta gero. Zumaia C hamaikagarren […]

Hasiera oso ona

Gaur hasi da Gipuzkoako Trainerilla Liga, eta Mutrikuko estropadan lan bikaina egin dute zumaiarrek: Ligan bigarren, eta Federazio Kopan aurrena. Hondarribia nagusitu da Ligan (14.26,36), baina oso gertu izan du Zumaia, bi segundora ez baita heldu aldea (1,97). Hirugarren San Juan sailkatu da 4,19ra, laugarren Zarautz 12,36ra, bosgarren Orio 15,52ra, Getaria seigarren 56,54ra, zazpigarren San […]

Euskadiko batel txapelketara lau batelekin

Bihar eta etzi jokatuko da Euskadiko Batel Txapelketa, Legutioko urtegian (Araba). Zumaiak lau ontzi eramango ditu: emakumezkoetan kadeteena eta seniorrena, eta gizonezkoetan infantilena eta jubenilena. Bihar 16:00etan da estropada, eta etziko finaletarako zein sailkatuko diren argituko da. Etzi, 11:00etan hasiko da lehia. Zumaiarren artean, seniorrak eta jubenilak doaz emaitza ona lortzeko itxaropenarekin. Emaitza ona litzateke, […]

Jubenilak nagusi

Igandean jokatu zen Gipuzkoako Batel Txapelketa, Pasai San Pedron. Eta zumaiarrentzat goiz ederra izan zen. Jubenilek irabazi egin zuten, gizonezkoetan. Bezperan ere denbora onena egin zuten, sailkatze estropadan, eta atzo ere indartsuenak zirela erakutsi zuten. Bezperan bezala, oso lehia estua izan. Lau batelak bost segundoren barruan sartu ziren. Zumaiaren atzetik Tolosaldea sartu zen, hiru segundora; […]

Gipuzkoako Txapelketa irabazteko bi aukera, bihar

Zumaiako bi batel ariko dira bihar Gipuzkoako Txapelketa irabazteko borrokan: emakumezkoetan, seniorrak, eta gizonezkoetan, jubenilak. 11:00etan hasiko dira estropadak, Pasai San Pedron. Gaur goizean, bi ontzi horiek sailkatu dira biharko finaletarako; beste hirurek ez dute lortu, eta hiru horietatik emakumezko kadeteek bakarrik jokatuko dute Federazio Saria. Gizonezkoetan, infantilak eta kadeteak, kanpoan geratu dira, azken-aurreko eginda.Jubenilak, […]

Bigarren eta hirugarren, postu onenak Ligako azken sailkapenean

Atzo bukatu zen Gipuzkoako Batel Liga, Errenterian. Berez, gaur zuen azkeneko estropada, Mutrikun, baina eguraldi txarraren eraginez, bertan behera utzi behar izan dute. Atzokoa izan da, beraz, azkeneko estropada puntuagarria.Ligako azken sailkapenean, zumaiarrek egin duten lana kontatzen hasita, bigarren postu bat eta hirugarren bat nabarmendu behar dira: gizonezkoetan, jubenilak hirugarren izan dira, eta emakumezkoetan, jubenil-seniorrak, […]

Ederra da arraunak altxatzea

Eta horixe egin dute Zumaiako emakumeek gaur arratsaldean, Getarian, Gipuzkoako Batel Ligako 10. estropadan. Senior-jubenilen mailan onena izan da Zumaia B. Oso lehia estua izan dute hiru ontzik, zumaiarrek, Hibaika Ak eta San Juan Ak, segundoaren barruan sartu baitira hirurak. Ziabogetan ere ez da bi segundoko aldea baino gehiago egon hiruren artean. Azkenean, estutasunak estutasun, […]

Luis Mari Goikoetxeak segituko du presidente izaten

Atzo bukatu zen formalki Telmo Deun Arraun Elkarteko hauteskunde prozesua, Aparteko Batzarra eginda. Bertan, bazkideei azaldu zitzaien Luis Mari Goikoetxea ‘Goiko’-k segituko duela presidente lanetan. Zerrenda bakarra aurkeztu zen martxoaren 10a baino lehen, orduan bukatu baitzen listak plazaratzeko epea, eta zerrenda horretako kide da Goiko, beste sei lagunekin batera: Jokin Urkidi izango da presidenteordea, Luis […]