Ahazteko horietakoa

Zumaia Altuna Uriak azkena egin du gaur Zarautzen, bertako estropadako lehen saioan. Hasieratik aritu da ezinean, eta gero, segundoak pilatzen joan zaizkio. Ondorioa argia da: sailkapeneko azken-aurreko lekua atzean uztea oso-oso zaila izango da. Orain, Pedreñak 8 puntu ateratzen dizkio, eta Astillerok ihes egin du, zulotik urrunduz; 11 puntu aurretik da. Estropada Kaikuk irabazi du. […]

Gutxigatik ez du irabazi

Zumaia Salegi Jatetxea bigarren izan da gaur eguerdian, Zarautzen, Gipuzkoako ligako azkeneko estropadan. Segundoa pasatxo atera dio Getaria-Tolosak. Batera aritu dira, erlojuaren aurka binaka jokatu den estropadan. Azkeneko olatuan erabaki da lehia getariarren alde. Lehen luzean, handiagoa izan da aldea, sei segundo azkarrago eman baitu buelta garaileak. Gero, poparean, zumaiarrek egin dute denbora onena, eta […]

Lehen postuari eusteko balio duen lana

Zumaia Salegi Jatetxeak ezin izan du etxean irabazi, eta hainbeste estropada irabazi eta gero, geratu da halako zapore gazi-gozoa. Baina gauzei neurria hartu behar zaie, eta gaur bigarren egitea emaitza ona da, Euskotren ligako lehen postuari eusteko balekoa izan delako. Puntu bakarrera gerturatu zaio gaurko garailea, Galizia. Bi estropada bakarrik falta dira liga amaitzeko, eta […]

Badoaz

Zumaia Altuna Uria hamargarren izan da gaur, herriko estropadan, eta zaildu egin zaio azken-aurreko lekuari ihes egitea. Orain, Astillerok eta Pedreñak  zazpi puntu ateratzen dizkiote, eta lau estropada bakarrik falta dira. Lehen txandan joan da Telmo Deun, eta hirugarren izan da. Erraz menderatu dute Astillerok eta Pedreñak. Zierbena ere erraz azpiratu du Zumaiak. Bandera Kaikuk […]

Txapeldunak!

Zumaia Salegi Jatetxeak Gipuzkoako liga irabazi du. Gaur ere nagusi izan da Hondarribian, eta estropada baten faltan, lehiaketa bereganatu du. Erlojuaren aurka lehiatu dira herrialdeko sei traineruak, eta Galizia ere aritu da, gonbidatu gisa. Denetan onenak izan dira zumaiarrak. Ziabogan azkarrenak eta amaieran ere bai. Estropada osoa zumaiarrena. Egundoko txapelketa osatzen ari dira. Gaurkoa seigarren […]

Atzeranzko pauso txikia

Zumaia Altuna Uriak eten egin du goranzko bidea, gaur, Hondarribian. Hamaikagarren izan da, eta aurkari zuzen denak aurretik sartu zaizkio. Lehen txandan aritu da, Pedreña, Astillero eta Zierbenarekin batera. Irteeran, hiru segundoko zigorra ezarri diote epaileek Pedreñari, azkarregi ateratzeagatik. Hala ere, aise nagusitu da gero txandan. Bigarren lekurako borrokan ibili da Zumaia, eta ematen zuen […]

Gipuzkoako Liga Zumaiarako bidean da

Zumaia Salegi Jatetxeak irabazi egin du Orion, Gipuzkoako ligako bosgarren estropada. Erraz, gainera. Alde handiak ateraz. Beste 6 puntu pilatu ditu sailkapenean, eta bi estropadaren faltan, 6 puntuko aldea ateratzen dio gaur azken-aurreko izan den Getaria-Tolosari. Bost estropadetatik lautan, Zumaia Salegi Jatetxeak irabazi du liga honetan. Oker handirik ezean, liga Zumaian geratuko da. Hurrengo estropada […]

Gerta zitekeen, eta gertatu egin da

Zumaia Altuna Uriak eta Zumaia Salegi Jatetxeak ez dute egunik onena izan gaur, Euskadiko traineru txapelketan. Gizonezkoak azkena izan dira, zortzigarren, eta emakumezkoek brontzezko domina lortu badute ere, oso atzean ibili dira. Ez dira emaitza harrigarriak izan. Gerta zitekeen, asteburu gogorra izan dutelako arraunlariek, eta egun gutxira jokatu delako txapelketa. Ez dira ondorio negatiboak atera […]