Liga irabazteko garaipena

Handia egin du gaur Zumaia Kiroljokoak Euskotren Ligako azken estropadan, Zarautzen. Irabazi, eta Ligako titulua lortu Gipuzkoaren izenean (Getaria-Tolosarekin batera). Sasoi honetan aurrenekoz, Galizia menderatu dute zumaiarrek. Ziabogan parean ziren, baina azken luzean, poparean, bikain moldatu dira, eta erraz menderatu dituzte galiziarrak. Zarauzko Ikurriña irabazteko adina alde ez diote jan, atzoko tartea ez dutelako gainditu, […]

Ohiko lekuan

Zumaia azken-aurreko izan da gaur, Zarauzko Ikurriñako bigarren jardunaldian, San Miguel Ligako estropada puntuagarrian. Sasoi osoan gehien egoten ari den lekura itzuli da, atzo bederatzigarren izan eta gero. Lehen txandan aritu da, etxekoak, Tiran eta San Pedrorekin, eta hasieratik izan ditu arazoak. Lehen ziabogan are gehiago aldrebestu dira gauzak, balizetara sartzean olatu batek brankaz jo […]

Bigarren txandan aritzetik gertu

Bederatzigarren egin du Zumaiak gaur, Zarautzen, San Miguel Ligan. Oso gertu izan du zortzigarren postua, San Juanek segundoa baino gutxiago atera diolako. Hala, bihar, Zarauzko Ikurriñako bigarren jardunaldian, lehen txandan ariko da Telmo Deun, baina oso gertu izan du bigarrenean aritzeko aukera, sasoi honetan aurrenekoz. Bihar, Tiran, San Pedro eta Zarautz izango ditu txandakide, eta […]

Moldatu ezinda

Zumaia Kiroljokoak espero zena baino lan apalagoa egin du gaur Zarautzen, Euskotren Ligako zazpigarren estropadan. Gipuzkoa ordezkatuz, bigarren izan da, Galiziaren atzetik. Itsaso nahasia zegoen, eta galiziarrei gauzak estu jartzeko aukera zegoela ematen zuen. Baina hasieratik Galiziakoen atzetik ibili dira, batere aukerarik gabe. 17 segundoko aldea egon da azkenean. Hirugarrenari, Bizkaiari bost segundo baino ez […]

Egun txarra

Ez du asmatu Zumaia Bk Zarautzen, gaur eguerdian. KAE 2 Ligako estropada jokatu da, eta bederatzigarren sailkatu da, goiko postuetatik urrun. Gaizki hasi eta gaizki bukatu du itsaso nahasian. Azken txandan jardun du, Portugalete, Getaria eta Santoñarekin, eta espainiarrak bakarrik utzi ditu atzean; aldiz, beste biek alde handia atera diote. Portugaletek irabazi du estropada (22.19,65), […]

Irabazi gabe ere, dotore

Zumaia B hirugarren izan da gaur, Getarian, KAE 2 Ligako hamabigarren estropadan. Estropada ona egin du, baina irabazteko ez da aski izan. Ezin izan dute zumaiarrek atzoko garaipena errepikatu, baina dotore aritu dira. Azkeneko txandan jardun dute, eta lehen bi luzeetan aurrena izan badira ere, estropada erditik aurrera aurrea hartu diete Santoñak eta Portugaletek. Espainiarrek […]

Saririk gabeko lan oso ona

Zumaia Kiroljokoak estropada ederra egin du gaur Getarian, Gipuzkoako Ligaren baitan, baina ezin izan du etxeko taldea menderatu. Getaria-Tolosak irabazi du, baina zumaiarren lan oso onari esker, ez da ia batere alderik egon bukaeran, segundo pasatxokoa. Ziabogan ere horixe zen aldea. Bigarren eta azken luzean, ia parean jarri dira zumaiarrak, baina azkenean ezin izan dituzte […]

Ilusioaren bandera

Zumaia Bk bandera irabazi du gaur, Ondarroan, KAE 2 Ligan. 11. jardunaldia izan da, eta zumaiarrek denboraldiko lehen garaipena lortu dute. Sekulako estropada eginda, gainera. Nagusitasunez gailendu zaizkie aurkariei. Orain arte egindako lan onak uzta eman du, eta askotan onenen artean ibili eta gero, azkenean bandera preziatua irabazi dute. Ilusioarena da. Arraunlari batzuk berri-berriak dira, […]