Zumaia Salegi jatetxea eta Zumaia, Gipuzkoako txapelketan ariko dira bihar

Gipuzkoako traineru txapelketa izango da bihar Donostian, eta hantxe izango dira emakumezkoen eta gizonezkoen Zumaiako ontziak: Zumaia Salegi jatetxea eta Zumaia. 18:30ean hasiko da estropada, emakumezkoen lehen txandarekin. Bi txanda izango dira: batean, Zarautz eta Orio ariko dira (Hondarribiak erabaki du ez ateratzea), eta bestean Hibaika, San Juan eta Zumaia Salegi jatetxea. Gipuzkoako ligako sailkapenaren […]

Bitik bi

Zumaia Salegi Jatetxeak indarrean segitzen du, eta Euskotren ligako lehen bi estropadak irabazi ditu: atzo Pedreñan, eta gaur Donostian. Eta ligako lider jarri da. Ligan aritzeko sailkatze estropadak izan dira atzokoa eta gaurkoa, eta bi egunetako jarduna kontuan hartuta, San Juan, Hibaika eta Orio izango dira Zumaiarekin batera ariko direnak. Zumaia Salegi Jatetxea sailkatuta zegoen, […]

Zortea ere etsai

Zumaiak azkena egin du gaur Donostian, San Miguel ligako zazpigarren estropadan. Zorte txarrak eraman du azkeneko lekura, hiru arraun hautsi zaizkielako arraunlariei estropadan zehar. Eta ordezko arraun bakarra eramaten denez ontzi barruan, bi arraunlari gutxiagorekin egin behar izan dute arraun azken luzean. Aurretik, bigarren luzearen erditik aurrera arraunlari bat gutxiagok egin du arraun, orduan hautsi […]

Pedreñan bihar, eta Donostian etzi, Zumaiaren hurrengo estropadak San Miguel ligan

Zumaiak San Miguel ligako seigarren eta zazpigarren estropada izango ditu bihar eta etzi. Biharkoa Pedreñan izango da (19:00), eta etzikoa Donostian (12:30). Bihar, ligaren sailkapenak zehaztuko ditu txandak, eta aurrenekoan joango da Zumaia. Txandakideak hauek: Castreña, Pedreña eta Astillero. Igandeko txandak biharko emaitzaren arabera osatuko dituzte. Ligan, azken-aurrekoa da Zumaia. Castreña azkenari lau puntu ateratzen […]

Euskotren ligako lehen estropadak ditu asteburuan Zumaia Salegi Jatetxeak

Euskotren liga bihar hasiko da Pedreñan, eta etzi izango du bigarren jardunaldia Donostian. Zumaia Salegi Jatetxea bertan ariko da. Zumaiarrek lekua dute liga jokatuko duten lau ontzien artean, iazko garailea delako. Beste hiru ontziak zein diren biharko eta etziko estropadetan zehaztuko da. Erlojuaren aurka ariko dira bi egunetan, banaka, eta puntu gehienak batzen dituzten hiru […]

Arraun Elkartearen aldeko bertso saioa izango da uztailaren 19an, puntako bertsolariekin

Uztailaren 19an izango da (ostirala), Aita Mari zinema aretoan, 22:30ean, eta 12 bertsolari ariko dira, Jon Maia patroi dutela. Saioan zehar, omenaldia egingo dio Arraun Elkarteak Luis Mari Olasagasti ‘Luxia’ri, ia 30 urtez Zumaiako entrenatzaile izan denari.    Bertsolaritzak eta arraunak bat egingo dute uztailaren 19an, ostirala, Zumaian, 22:30etik aurrera. Arraun Elkarteak antolatuta, bertso saioa […]

Aurrera mutilak!

Zumaiak ez ditu emaitza onak atera San Miguel ligako bi estropadetan, Galizian. Bietan azkena izan zen, eta ligako sailkapenean ondorio hauek utzi dituzte bi emaitzok: azken saillkatua Castreña lau puntura gerturatu zaio, eta azken hirugarrenak, Pedreñak, hiru puntuko aldearekin ihes egin dio. Bai Sanxenxon eta bai Moañan aukera gutxirekin ibili ziren zumaiarrak. Txandakide izandako ontzi […]

Zumaia Salegi Jatetxeak dotore ekin dio Gipuzkoako ligari

Zumaia Salegi Jatetexeak irabazi egin zuen Pasaian igandean jokatu zen estropadan. Gipuzkoako ligako aurreneko jardunaldia zen, eta zumaiarrek lehendabiziko bandera irabazi dute; lidergoan ere jarri dira. Erlojuaren aurka binaka aritu ziren sei ontzi, eta Bizkaiak, zazpigarrenak, bakarrik egin zuen arraun. Zumaia Salegi Jatetxea azkeneko txandan atera zen San Juanekin. Lehen luzean, pasaitarrak hobeto moldatu ziren, […]

Zumaia Salegi Jatetxeak igandean ekingo dio lehia ofizialari

Hainbat hilabetez prestakuntza lan isila bezain gogorra egin eta gero, Zumaia Salegi Jatetxeko arraunlariei heldu zaie lehia ofizialean hasteko ordua. Igande honetan izango da, Trintxerpen, 11:00etan hasita. Gipuzkoako ligako aurreneko estropada puntuagarria izango da igandekoa. Erlojuaren aurka lehiatuko dira zazpi ontziak: sei gipuzkoarrak eta gonbidatu bezala datorren Bizkaia. Binaka joango dira gipuzkoarrak, baina estropadari hasiera […]